Ongi etorria!!!

Ongi etorri guztioi!



Blog honetan gure ekintzen informazioa ikusteko aukera izanen duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta bertan parte hartzea.



ONGI IZAN!!

GURE ORRIALDEAK

martes, 7 de mayo de 2013

MASAJE TAILERRA



Kaixo Lagunok...
Nahiz eta piskat berandu izan, hemen dituzue Bigarren Hiruhilabetean Masaje Tailerrean ateratako argazki batzuk!

Bi urteko gela erabili genuen Masaje tailerra egiteko.
Bakoitzak etxetik ekarritako toailan eseri zen eta bertan arratsaldea gustora pasa genuen. Musika lasaia entzuten genuen bitartean, gauza ako ikasi genituen!




Masaje tailerran, materiala desberdina erabili genuen; hasteko, argazki honetan ikusten den bezala, panpinak erabili genituen. Bakoitzak bere modura aritu zen masajeak ematen.





Sentsazio desberdinak izan genituen panpinei masajeak ematerakoan, batzuei beste batzuei baino gehiago gustatu zitzaigun...








Banaka eta binaka aritu ginen eta panpinei olio-krema eman genien, hori bai gustatu zitzaigula!!








Panpinak utzi ondoren, binaka jarri ginen eta bata besteari masajeak ematen aritu ginen; hau bai erlaxazioa! batzuk erdi lo geratu ginen!







Gorputza osotik aritu ginen modu desberdinez masajeak ematen; bizkarretik, tripatik, besoetatik, hanketatik, aurpegitik, burutik...







Panpinak utzi baino lehen, panpinei koloretako lumekin masajea ere eman genien; batzuk banaka eta beste batzuk binaka aritu ginen; beste momentu batean ere globoak erabili genituen. 
A ze sentsazio desberdinak bizi genituen Masaje tailerran! Asko disfrutatu genuen!






Bukatzeko materiala guztia bildu, eta korroan eseri ginen. Denon aurrean saioaren sentsazioak eta bizipenak konpartitu genituen eta paper batean irudikatu ere! 









1 comentario:

  1. KAIXO PAULA:
    MASAJE TAILERREAN OSO GUSTORA ETA POZIK EGON GINEN!!
    PANPINEI MASAJEA EGITEA ASKO GUSTATU ZITZAIGUN, ETA LAGUNEI BAITA. IA IA LOKARTU GINEN!!! MASAJEA ESKUAREKIN EGITEA PILO BAT GUSTATU ZITZAIGUN.
    AGUR PAULA

    ResponderEliminar