Ongi etorria!!!

Ongi etorri guztioi!



Blog honetan gure ekintzen informazioa ikusteko aukera izanen duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta bertan parte hartzea.



ONGI IZAN!!

GURE ORRIALDEAK

lunes, 14 de noviembre de 2011

MIROREN LANAREKIN JOLASEAN

Iepa!!!!

Aurrekoan aipatu nizuen bezala, ikasturte honetan Miroren lanei makina bat buelta emanen dizkiegu eta oraingoan bere "Daybreak Tagesanbruch" izeneko lanarekin arituko gara lanean.
Egin genuen 1. gauza lana behatu, aztertu eta komentatzea izan zen. Gehienek pertsona baten irudia ikusi zuten bertan, eta denon artean deskribatu ondoren, martxan jarri ginen.
Oraingoan afera lan honekin sortutako puzlea egin (piezak moztu) eta plantila baten gainean osatzea (pegatzea) izango zen.

Gurea, 3 piezetako puzle bat izanen zen eta beraz guraizak hartu eta gure puzlearen fitxak edo piezak mozten hasi ginen. Gero eta errazago egiten zaigu guraizekin moztea eta beraz gero eta gehiago disfrutatzen dugu lan hau egiten.


Behin piezak moztuta genituenean azkeneko pausoa egitea besterik ez zitzaigun falta, hau da piezak plantilan zegokien tokian itsastea hain zuzen ere. Zenbaiteri pixkat kostatu zitzaigun fitxak zegokien tokian itsastea, irudia nahiko arraroa baitzen, baina azkenean denek lortu genuen kuadro hau osatzea.


Ekintza hau bukatuta, ea hurrengoan zer egiten dugun. Ziur primeran pasatzen dugula eta aldi berean asko ikasten dugula, baina zer egiten dugun jakin nahi baduzue, haur hezkuntzako blogean ikusi beharko duzue.

Aio eta hurrengorarte.





No hay comentarios:

Publicar un comentario