Ongi etorria!!!

Ongi etorri guztioi!



Blog honetan gure ekintzen informazioa ikusteko aukera izanen duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta bertan parte hartzea.



ONGI IZAN!!

GURE ORRIALDEAK

domingo, 19 de junio de 2011

Ikasturteko azkena

Kaixo Lagunok!








Azkenetan gaude, gaur antzerkiaren azkeneko ikutuak eta bihar eskolako azkeneko eguna ikasturte honetan. Asteburu hau Iturmendiar eta Bakaikuarrontzat berezia izan da. Santa Marina ospatu dugu eta -San Adrian Etxarriarrentzat bezala-. Larunbatean Aitzkozar Herri Lasterketa genuen, aurten Iturmendin izan zen eta Ekhik aurrebenjaminen taldean egin zuen korrika. Primeran pasa zuen eta amaitzean merendatzeko poltsa bat eman zioten, goxoki eta guzti! Ederra izan zen, jende mordoa zegoen korrika egiteko prest eta giro bikaina. Ikusten duzuenez Loretori kasu egin diogu eta kirola egitera animatu gara. Atzo berriz, Urbasan pasa genuen eguna lagunartean bazkaldu eta egun ederra pasa ondoren, etxera.



Beno lagunok, azkeneko egunetan zaudete eta egin kasu Loretori antzerkia ongi atera dadin, txintxo txintxo entsaiatu eta guztia primeran aterako da! Zorte on eta bihar arte!

2 comentarios:

  1. Lan da lan, lan da lan, horrela gabiltza antzerkiarekin Txirritxen gelan. UUUUFFFFF, azken egun hauetarako, lan nekagarria benetan, hala ere, haurrak disfrutatzen dutena ikusirik, pena merezi duela ikusten dugu.

    Bihar izango da antzezpen nagusia, gure debuta, ea zuetariko zenbat etorri eta gurekin ospatzen duzuen, gu zuen aurrean antzezteko deseatzen gaude!!

    Bai ederki ibili zaretela kirola egiten eta goxokiak jaten!! Bakaiku eta Iturmendin ongi zaintzen zaretela argi eta garbi uzten duzue! Eta gainera, igandean lagunekin egun pasa!! hau enbidia!!!

    Horrela segi!! eta datorren urteko gurasoei animoak kontagiatu!!

    ResponderEliminar
  2. kaixo lagunak!!
    ia ba egia den eta bihar ensaiatutako antzerkia ongi ateratzen zaizun!!

    bihar ikusiko dugu!!

    Uda ona pasa!!!!

    Agur.....

    ResponderEliminar