Ongi etorria!!!

Ongi etorri guztioi!



Blog honetan gure ekintzen informazioa ikusteko aukera izanen duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta bertan parte hartzea.



ONGI IZAN!!

GURE ORRIALDEAK

domingo, 8 de mayo de 2011

Oporraldian egin ditugunak





Aste Santuan inguru hauetan egon ginen eta primeran pasa genuen bizikletaz ibiltzeko aukera izan genuenean. Lekunberrira joan ginen, Plazaola trenbide zaharraren ibilbidea bizikletaz egitera. Ibilbidean bertan bazkaldu genuen etxetik prestatutako janaria eraman baikenuen eta bitartean haitzetan zeuden zuloak aztertzen ere egon ginen. Indar berritu ginenean, aittarekin harrapaketan jolasten aritu nintzen amatxo eta Izadi konturatu gabe. Gero, Lekunberri ikusi genuen, parkean jolastu, merendatu eta buelta etxera. Egun oso polita pasatu genuen.




Gero, egun batzuk kostaldean pasa genituen lagun batzuekin, Ainhoa, Mikel, Sergio eta Ebarekin. Hondartzan egon ginen eta primeran pastu nuen, oso gustora.



Bakaikura bueltatu ginenean, Maiatza jartzera mendira igo ginen, etxekoak eta lehengusuak. Goiko puntan haize handia zebilen eta nik hotz gutxi pasa nuen baina Izadik asko. Bokata jan genuen eta bueltakoan zaldiak ikusteko aukera izan genuen.


















1 comentario:

  1. Plazaola trenbidearen ibilbidea nik ere ezagutzen dut eta oso polita da, niri ere asko gustatu zitzaidan.

    hondartzarena.... ze inbidia!!! jajajajajaja

    ResponderEliminar