Ongi etorria!!!

Ongi etorri guztioi!



Blog honetan gure ekintzen informazioa ikusteko aukera izanen duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta bertan parte hartzea.



ONGI IZAN!!

GURE ORRIALDEAK

miércoles, 27 de abril de 2011









SAN JUAN DE GAZTELUGATXE ETA BUTRON-GO GAZTELUA


Kaixo lagunak!!!!

Zer moduz???? Zer moduz joan zaizue oporrak?

Guk ere gure ibilialdiak egin ditugu. Ostegun Santuan joan ginen Bermeora, San Juan de Gaztelugatxeko ermita ezagutzera.

Norbaitek ezagutzen du? Oso eguraldi ona egin zigun, eguzkitsua.

Lehenengo gauza egin genuena kafe bat hartzea izan zen Bermeoko Portuan, eta han pilla bat barku ikusi genituen. Eta gainera Piraten barkua ere ikusi genuen!!! baina piratak ez, non egongo ote ziren?





Behin, portuan ibili ondoren bazkaltzeko ordua iritsi zitzaigun eta bertako mendi batean bazkaldu genuen. Ikaragarrizko bistak zeuden.

A ze goixoa zegoen amak prestatutako bazkaria!!!



Jooooo ama, aita anutzaino igo behar dugu??? nekatuta gaude.....hemendik ikusten da, nahikoa da!!!!

kostata baina gure hiru printzesak igo ziren!!! gainera gurekin osaba Karlos eta izeba Paula joan ziren.



















Badakizue???? 231 eskailera igo genituen!!!
baina merezi zuen, a ze nolako bistak!!!!!! Pilla gende zegoen!! argazkiak atera eta atera. txakurrak eta guzti igo ziren.
Eta hura ikusi eta buelta!!!! orain dena beheraaaaa..... Oso ongi portatu ginelako eta irabazi genuelako, behera iritsitakoan helatu haundi bat jan genuen denok!!!!!!



Eta etxera beltatzerakoan......... Butron-go Gazteluan gelditu ginen. Kanpotik ikusi genuen, barrukoa itxita baitzegoen, abandonatu xamarra dago eta ez da inor arduratzen. kanpotik ikaragarrizkoa da!!!

Prinzesari eta prinzipeari deitu genion baina...... ezen inor agertu!!!!!

Printzesaaaa.... printzesa..... hor zaude????




Oso oso gustora pasatu genuen eta asko nekatu ere, Naroa, Irati eta Maialen kotxean sartu eta ia ia martxan jarri baino lehen lo hartu zuten eta lo eta lo etxeraino etorri ziren.


1 comentario:

  1. Ze gaztelu polita!!!!

    printzesak bezala!!!

    gu ere joaten saiatuko gara.

    ResponderEliminar