Ongi etorria!!!

Ongi etorri guztioi!



Blog honetan gure ekintzen informazioa ikusteko aukera izanen duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta bertan parte hartzea.



ONGI IZAN!!

GURE ORRIALDEAK

martes, 26 de abril de 2011

ASTE SANTUKO OPORRALDIA

Kaixo lagunak!!

Denok dakizuen bezala, Aste Santuan eskola itxi eta oporraldi motz bat izaten dugu, alde batetik guraso eta irakasleen indarrak berritzeko eta bestetik haurrak eta hauen buruak eta gogoak eskolatik kanpo haize pixka bat hartzeko.

Ondoren, bueltan gogotsu hasten gara, eta aurten kanpaldia dela eta, indartsuago hasiko gara, bueltatu bezain laster, Beintza - Labaienera joango garelako.

Mezu honek familiendako proposamen bat dakar. Zuen oporraldi motz honetako argazki bat aukeratu, nahi duzuen argazkia (etxean, oporretan, aiton-amonekin, kanpinean, hotelean, mendian, paseatzen,...) eta zuen seme-alabarekin blogean ipintzearen proposamena da. Argazkia ipini eta non egin duzuen, zer moduz ibili zareten, norekin, nola, ....

Ikusten duzuen bezala oso erraza da eta honela lagun guztiak nondik ibili garen jakingo dugu, oso dibertigarria izango da. Bakoitzak berea ipintzen badu, argazki eta iritzi pila bat izango ditugu, eta agian, hurrengo oporretarako ideia berriak hartuko ditugu.

Ni izango naiz proposamena betetzen aurrena, hala ere, ondoren beste oporraldi proposamen asko ikusi eta irakurtzea gustatuko litzaidake.

Ongi pasatu guztiok eta gelditzen diren egunak ongi ongi, oso ongi aprobetxatu!!!

MUXU HAUNDI BAT LAGUN ETA FAMILIA GUZTIENDAKO!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario