Ongi etorria!!!

Ongi etorri guztioi!



Blog honetan gure ekintzen informazioa ikusteko aukera izanen duzue. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta bertan parte hartzea.



ONGI IZAN!!

GURE ORRIALDEAK

viernes, 18 de febrero de 2011

ARRAUTZA TXALUPATXOAK, KAPITAINA ETA GUZTI!!!

Kaixo lagunak, aste batzuk gure lanen berri eman gabe daramagun arren, sukaldaritza tailerra geldirik egon ez dela jakin behar duzue. Aste honetan arrautza gogorrekin txalupatxoak egin ditugu eta hauen gainean kapitaina eta marinela ipini. Batzuk kapitaina eta neska laguna irudikatu dituzte eta baten batek ere piratak zirela esan digu.

Errezeta oso erraza denez, argazkiak besterik ez ditugu ipiniko, bere hala asmatuko duzue eta nola egiten diren, hori bai, adi-adi egon, datorren astean inauterietarako zerua gaia aukeratu dugula eta, izar formako gailetak egingo ditugulako, marrubi eta txokolate saldaz estalitako gaileta goxoak, datorren asteko errezeta ezin duzue galdu!!!!!



Denak txintxo txintxo sukaldatzeko PRESTTT!!!

  

ARRAUTZAK ZURITU.... Lan da lan kontzentrazioa galdu gabe





Gorringoa txikitu eta atuna eta maionesarekin nahastu genuen denon artean, ze erraza ezta?????
Etxean ere hurrengoan amatxo eta aitatxori zuek egin nahi duzuela esan eta janari goxo goxoak egiten ikasiko duzue lagunak!!


Azkenik arrautzak bete eta.........



TXALUPATXOAK PREST!!! BAI KAPITAIN ETA MARINEL TREBEAK DITUGULA ESKOLAN, TXALUPEN ERAIKUNTZAN FIN FIN EGIN DUTE LAN, HORI BAI, BUKATU ETA GERO LAGUNEKIN.........

GUSTORA MERENDATU GENUEN EZTA??



UUMMMMM BAI GOXOA!!!!!!


2 comentarios:

  1. maria naiz. Zer goxoak zeuden arraultzak eta piratak

    ResponderEliminar
  2. eskerrik asko maria!!!

    ostiral honetan gaileta izartxoak jango ditugu, goxoak benetan,

    muxu handi bat zuretzako

    ResponderEliminar